Cadier eta Frondiellak
Goizean esnatu eta argitxo dagoela iruditu zait. Aurreko egunean motxila handiarekin lakuetaraino igo , kanpalekua montatu eta balaitousera igo izanak uste baino gehiago nekatu izango ninduen eta pentsatzen nuena baino lo luzegoa egin dut nonbait. Zazpiterdiak pasatxo dira baino 2200 metrotara aurkitzen naiz eta ez daukat presa handirik gosaldu eta Frondieletara abantatzeko.
Lenengo helburua Respumosoko aterperaino gerturatzea izango da. Bidean kontrako joeran zetozen hainbat talde gurutzatu ditut, batzuk handiak gainera eta ez zait batere erosoa egin aterpetxera inguratzea.Hemen ura hartu eta aldapa aldian gora habiatu naiz bertatik Balaitousera igotzeko ohiko bidetik.
Bretxara iritsi baino apurtxo bat lehenago mendebalderantza jiratuko dut ,2780m inguruan.Hemen nebero batek babesten duen korridore hautsi bat bilatu behar da. Ni bota handiekin nindoanez neberoa gurutzatu eta arrakalan gora igo nintzen lepo batera iritxi eta eskubitara Cadierko orratzera igo harte II+ Hemendik berriro egindakoa destrepatu leporarte eta hiru Frondiellak zeharkatuko ditut hasieran eskaladako pauso erraz batzuek gaindituaz III eta gero oinez.
Jeitxiera Arrieleko lakutara egindo dut zuzenean. Bide hau oso deserosoa suertatu zait , ez dago bidexkarik oso mojoi gutxi eta hainbat nebero zeharkatu behar izan ditut.
Jetxierako bidean mutil gazte Frantsez batekin egin dut topo. apur bat galduta zebilerarik.Biok elkarrekin egin genuen beharako bidea.
Iha bide osoa bakarrik aurkitu nintzen eta ez nuen argazkirik ateratzeko beta handirik hartu.




