Mostrando entradas con la etiqueta Pic de Barbe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Pic de Barbe. Mostrar todas las entradas

miércoles, 21 de enero de 2015

PIC DE BARBE

GAILURRA PAREZ-PARE

 2015 Urtarrillaren 18an eginiko mendiko eski ibilaldia.

 Atzoko egunez Le Pourteillouen egon ginen, ipar aurpegian. Bagenekien ez zela eskiatzeko aukerarik onena baina azken egunetan elur asko egin zuela jakinda, eguzkiari egun bat behintzat eman nahi genion, elurra pixkat egongorko zezan.


 Orduan, gure asmoa asmoa, hego aurpegiren batean zerbait egitea izango zen. Horretarako Bagereseko eski estaziora jo genuen. Hasiera batean, gure nahia col de oube aldera joatea bazen ere, bertara zihoan eskiatzeile erromeria ikusita, Pic de Barbe aldera joatea erabaki genuelarik.

Oubeko txabola, puntu honetan col de ouberako bidea hutzi aurrean dugun bailaran sartuko gara.

 Lehen malda igo eta gero, bideak hurrengo sakongunera eramango gaitu. Bertatik ertetzeko eskubitara korredore moduko batean gora egin beharko dugularik.


Behin korredoretik irtenda, traza bukatu egin zitzaigun eta hortik aurrera bidea ireki beharra izan genuen.


 Erabateko bakardadean...

Barbeko gailurra parez-pare ageri zitzaigun, gure zai balego bezala baina elur asko zegoen eta bidea irekitzea asko kostatzen ari zitzaigun, Gainera lepora igotzeko ohiko bidea baztertu egin genuen elur asko ikusten bai zen eta bidea irekitzea ezinezkoa egingo zitzaigulako.

gorriz ohiko bidea- urdinez guk aukeratutako bidea- naranjaz egin beharreko zeharkaldi arriskutsua-  berdez buelta eman genuen lekua.
buelta eman gunuen unea, atzean Midi Bigorreko antenak ikusi daitezke.
Azkenean 2350m altueran buelta ematea eranaki genuen, aldapa 30gradu inguruan egonkortzen ari zelako eta bidea irekitzea izenezkoa egiteaz gain elurjausi arriskua ere nabarmentzen hasi zelako.
 Jetxierakoan bai!! Asko gozatu genuen elur-haaauuutttsseeeeetttaaannnnn!!!!!!!