martes, 20 de enero de 2015

LE POURTEILLOU COL

MAMELON 2277m

2015 Urtarrillak 17an eginiko mendiko eski ibilaldia.
 Azkenean bota du elurte dexentea gure pirineoetan,  gainera eguraldi bastante txukuna iragarri dute astebukaerako. Horrela bada, lau lagun elkartu  eta Hautes-pirineotara irten gara.
 Azken bi egunetan elur asko egin duela ikusirik, elur-jausi arriskua egon daiteke malda handietan, horregatik gure irteera honetako lehen egunean,  ibilaldi lasai bat egitea pentsatu dugu.
 Gedre herritik Saugue-ko bailara sartuko gara bertan le pourteillou lepora igotzeko. Errepidea 1500m inguruetaraino igotzen da Saugueko txabolatairaino baina atzo elur asko egin zuen eta errepidea 1300m inguruan itxita aurkitu dugu.

  
30 minutu inguru errepidean gora fokeatuz igo ostean, Saugueko txaboletara iritsiko gera. Hemen jada gure eguneko helburua begi bistan izango degu.

Pourteillouko lepoa begi bistan.

 Elur asko egin du baina " elur basea" urria da benetan. 1550m.

 Behin hemendik gora "elur basea" aurkitu dezakegu.


 Gailurrerako azken metroetan malda gogortu egiten da. Nahiz eta skiak gora igo genituen baldintza txarrak aurkitu genituen. Elur berriaren azpian ez zegoelako baserik, harriak zapaldu zitezkeen.


 Gailurretik ikuspegi paregabea Gavarnira

Gailurreko argazkia

 Azkenean mendiko egun-pasa paregabea. Nahiz eta ez izan eskiada ona, parage bakarti eta gailurreko ikuspegi paregabeak gozatuko dituzte gure aleginak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario