EZPATAKO GAILURRA
2013/12/28- Arratsaldean irten ginen bixkiak eta hirurok nafarroako pirineotara, zeharkalditxo bat egiteko asmotan. Lehen gauean Nabazkotze eta Burgi arteko errepide ondoan, txaboal zahar baten egin genuen lo.
Goizean belaguaruntz irteera, bertan ez genuen zeharkaldia egiteko naikoa elur ikusi, ez eta Lintzan ere. Gainera eguraldi txarra mugako ardatz osoan. Elkarrizketatxo baten ostean Sonport aldera jotzea erabaki genuen. Villanuan Koillarada begiztatu dugu eta baldintza egokitan zegoela iruditu zitzaigunez bertara hurreratzea pentsatu genuen. Ihada eguerdiak arrapatu gintuenez koillarada egiteko berandutxo egin zitzaigunez, aladamenean dagoen Ezpata gailurra egitea erabaki genuen.
Ezpata gailurra pistatik ikusita.
Koillaradako ikuspegi paregabea igoera osoan
Bixkiak Ezpatako leporuntz. Haizea dagoela soma daiteke lepoan.
Larruak kendu eta bera
Azkenean eguna nola hasi zen ikusita, egin genezakeen jarduera onena egin izanaren sentsazioaz amaitu genuen jardunaldia.
Ondoren Sonportera abiatu ginen. Han elkartuek bai ginen beste adiskide batzuekin, irteeraren bigarren zatiari ekiteko.