ACUE FORGES D`ABEL-et
IRAGARPENAK IRAGARPEN
2015 Martxoa
Eguraldi iragarpena oso nahasia ematen dute baina azkenean Artano anaiak eta ni animatu gara, San Joseko zubi honetan pirineotara egun batzuk pasatzera. Ez daukagu garbi zer egin ez eta zenbat egun pasatuko ditugun baina mendian ibiltzeko daukagun gogoak iragarpen ezkorrenak baino indar gehiago dauka,
Horrela bada goizegi jeiki gabe, eguerditik aurrera eguraldi iragarpena hobea delako, 7etan geratu gara, kotxean sartu eta pirineotara abiatzeko.
Jakin dugu frantziako aldean askosaz ere elur gehiago dagoela eta Meteo France-ko eguraldiaren iragarpena apur bat hobea denez, Somporteko tunela pasa eta Forges d äbel-era joan gara bertatik Acue mendia igotzeko asmoz.
Goizeko 11.30 jo dizkigute dena prestatu eta oinez hasterako. Egia esan ez naiz sekula mendiko eskia egitera ordu hauetan irten baina azkenean eguraldia traza ona atera digu eta umore onarekin ekin diogu igoerari.
| Artano anaiak, pista hasiera zentral elektriko ondoan |
Elur asko dago frantzia aldean eta zentral elektriko bertatik hasi gara fokeatzen, hasieran pista bati jarraiki, Arlet-eko aterpetxearen bideari jarraituz arik eta basotik irten eta Acueko mendia begantziztatu arte.
| basoan barrena, pistari jarraituz |
Orain mendebalderantz jarraituko dugu gure aurrean aurkitzen den lepoa irabazi arte.
| basotik irtenda, aurreko ageri zaigun lepora bidean |
| lepora igotzeko azken maldak |
Behin lepora iritsita, ikuspegi paregabea Selva oza, Guarinza..aldera, Hegoaldera egingo dugu ( ezk) mendiaren azken maldak igo eta gandorrera iristeko. Gangorrean azken metroak erraz egingo ditugu gailurrera igo arte.
| mendiaren gandorrera iristeko azken maldak, apur bat gogortu egiten dira. |
| mendiaren gandorrean, arratsaldeko argi-itzalak |
| Gailurreko argazkia |
Lau-bost ordu behar izan ditugu gailerra egiteko, hau da , ihadanik arrtsaldeko 16:00 inguru izango dela. Gauzak horrela, gure lehen asmoa hegoaldera jeitxiaz zirkular bat egitea bazen ere, zer ordu den ikusita eta bidea ezagutzen ez dugula jakinik, igotako bide bertatik jeixtea erabeki dugu. Jetxieua ederra elurra oso transformatua baina goialdean eskiatzen usten zen eta arratsaldeko argiek ikutu berezia eman diote gure mendi itzuliar.
Azkenean iragarpenak iragarpen, eguraldi ederra eta egunpasa paregabea.