jueves, 27 de junio de 2013

NEOUVILLIE

 NEOUVILLIE ESKIEKIN

 2013-06-17- Aurtengo negua ezohikoa izan  da azken urtetakoekin alderatuta. Ipar haizea izan degu lagun iha urtaro osoan eta berarekin prezipitazio ugari. Horrela  pirineotako mendi eta aranak guk orain arte ezagututako  elur geruza handienaz egon dira estalirik, negu eta udaberrian.Baita hemengo gure gailurrak ere.

 Saioa ,aurten luzaroan izan da eskiekin igotzeko moduan.

  Ekainean gaude ihada baina oraindik baldintza oso onak aurkitu ditzakegu pirineoetan mendiko eskia egiteko.Egia esan Maiatzean ere, benetan eguraldi makurra izan degu eta gutxi izan dira, mendiak bere magaleatan zehar eskiatzeko emandako aukerak. Neri behintzat ez zait batere suertatu.Baina oraindik garaiz gabiltza azken irtera egiteko. Neouvillie adibidez!

 Ramougn eta neouvillie, Aubert-eko lakutik.

 Igandea Ekainak 2, arratsaldean kotxea hartu eta behobian Elurmaluta jauna jaso eta neouvillie igotzera abiatu gara. Oredoneko lakura gauez iritsi gara. Aubert-eko lakura igotzeko ordaindu egin behar da goizeko 9,30tik arratsaldeko 6ak bitartean, orduko 1 euro.Baina gaua da eta barrera zaitzen inor ez dagoenaz, barrera igo eta gora igo gara.Ez dago aparkatzeko leku asko, elurra kentzeko makinak egindako 5-6  kotxentzako lekua besterik.Aubert-eko refugio librean pasatu degu gaua.Oso egoera onean, mantak eta koltxoiak daude 15-20 pertsonak lo egiteko moduan.


Goizeko 6tan abiatu gara gorantza, Elur asko dago oraindikan, lakua izoztuta, berau pasatzeko eskiak motxilan hartu behar izan ditugu. 

 Elurmalutak Aubert-eko urtegia igarotzen, Ramougn-eko kresta aurrean

Presa pasa , eskiak jantzi eta gora. Lehenik Ramougn-eko kresta pasoa aurkitu eta berau igaroko dugu

Behin Ramoung-eko kresta gainditutakoan chausenque-ko bretxa eta Neiuvillie-ko gailurra ageriko zaizkigu

  kresta pasata,Nouvillie eta Chausenque-ko bretxa begi bixtan.



 Bretxa Chausenque-ra gerturatzen

Pixka bat aurrerago Neouvillie-ko gailurra begi bixtan ageriko zaigu, azken malda

Gailurra gertu

Azken trepadatxoa

Gailurreko argazkia,atzean Cap long lakua

  Elurmalutak jauna

Vignemaleko pala ederra, beste batetarako aukera ederra.

Midi de Bigorre

Eskiak jantzi eta bera..

Ihada behean , pozik egindako igoerarekin

 Eta orain badator udara.eguzkiaren beroak urtuko ditu guk hain pozik irristatu ditugun elurrak eta hauek bide emango diote aintzira eta errekei ,belardi berde gazteak sortu ditzaten.Bertan animaliak zein mendi ibiltariak udara gozo bat igaro dezaten.Berriro zuriz estali eta ekiatzaileon bixitak jaso harte. Laisterarte!!!!


lunes, 24 de junio de 2013

BACIAS GAILURRERA


 Pico Bacias 2765m

  2013-06-03- Aspalditik ari ginen,nere laguna  Zaku eta ni, gure alabatxoak zaitzen parkean egiten ditugun egonaldi horietan, pirineotara eskiatzea joan behar genuela hitzeginez.Baina gure plana gauzatzea ez zen gauza erraza: Lana, familia..eta aurtengo honetan eguraldia ere bai. Ala ere lortu genuen gure agenda estu horretan tartetxo bat eta egitea eta bi aldiz pentsatu gabe, martxa egin genuen mendira. 

( igoera marra gorriz eta jetxiera berdez, urdina elur askorekin bariantea.)Panticosa, Baciás, Ibón de Brazato, Vaciás
  Ekainak 2an igandean erten genuen Azkoitiatik Baños de Panticosa-ra, han Refugio de Piedra-n pasa genuen gaua. Hurrengo egunean goizean goiz mendira ertetzeko. 

 Goizeko 7tan erten genuen Bacias aldera. Horretarako bainutxe atzean dauden eskailera batzuetatik gora, gr-11 markak jarraitu genituen. Eskiak bizkarrean artuta arik eta basotik irten arte.
Erreferentzia bezala, elur jauzien aurkako harrizko hesi handi bat hartu  berau gure ezkerretara hutzi beharko dugularik. 

Nere laguna Zaku porteotik eskietara egin genuen unean  1900m-tara

 Gero une guztian Garbonegro-ren begiradapean, aldapa leunean gora aurrera egin genuen, Brazato beheko lakuretara irtsi arte.

     Brazato beheko lakua zeharkatzen

 Berau pasa eta segituan, ezkerretara aldapa handi baina motz batean gora eginez Brazatoko urtegira iritsi ginen. 

   Brazotoko mendiak.urtegitik begiratuta, aukera ederra izan daitezke hurrengo baterako.
   

  Ekaina izan arren urtegia izoztua zegoen.
  

 Urtegitik,  Bacias-eko gailurra ere ikusi daiteke ezkerraldera, baina argazkilariak huts egin zuen Ezin da gauza guztietara egon!  Kontuak kontu urtegia zehakatu eta azken maldak igotzeari ekin genion, bertatik begiratuta,  gailurraren ezkerraldean nabarmentzen den lepo batetara. Handik Ara-ko bailara ematen duen aurpegira igaro eta azkeneko maldari ekiteko
.
Azken maldak igotzen 

 Bacias-eko azken pala.Brazatos-eko lepotik begiratuta. Gu beste aldetik igo ginen, gailurraren eskuinandean ikusten den ,hortzakada txiki baten moduko lepo horretatik. (argazki hau berako bidean egina dago)


 Behin gailuren eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Gailur honek bista ederrrak izatearen  ospea irabazia dauka,  bai ongi irabazia ere.

  Vignemale handia 

Perdidoko mendizerra eta Taillon

Peña Telera
    

 Iha orbetez egon ginen gailurrean, Gainera ez geneukan presarik, igoeran elur gogorra topatu genuenez  eguzkiak bere lana egin zezan, denbora egitea komeni zitzagun.

 Zaku jetxierako une batean

 Bainu behera jeitxi , bainuetxeko igerileku honekin egin genuen topo aurrez -aurre.

Hori kontrastea, elurretatik igerileku batetara. Amakan  imaginatu ginen momuntu batez, etzanda eta zerbeza eder bat edaten baina hori aberasten garenerako hutziko dugu. Zerbezarena ez noski, hori motxila kendu eta segituan edan genuen!