NEOUVILLIE ESKIEKIN
2013-06-17- Aurtengo negua ezohikoa izan da azken urtetakoekin alderatuta. Ipar haizea izan degu lagun iha urtaro osoan eta berarekin prezipitazio ugari. Horrela pirineotako mendi eta aranak guk orain arte ezagututako elur geruza handienaz egon dira estalirik, negu eta udaberrian.Baita hemengo gure gailurrak ere.
Saioa ,aurten luzaroan izan da eskiekin igotzeko moduan.
Ekainean gaude ihada baina oraindik baldintza oso onak aurkitu ditzakegu pirineoetan mendiko eskia egiteko.Egia esan Maiatzean ere, benetan eguraldi makurra izan degu eta gutxi izan dira, mendiak bere magaleatan zehar eskiatzeko emandako aukerak. Neri behintzat ez zait batere suertatu.Baina oraindik garaiz gabiltza azken irtera egiteko.
Neouvillie adibidez!
Ramougn eta neouvillie, Aubert-eko lakutik.
Igandea Ekainak 2, arratsaldean kotxea hartu eta behobian Elurmaluta jauna jaso eta neouvillie igotzera abiatu gara. Oredoneko lakura gauez iritsi gara. Aubert-eko lakura igotzeko ordaindu egin behar da goizeko 9,30tik arratsaldeko 6ak bitartean, orduko 1 euro.Baina gaua da eta barrera zaitzen inor ez dagoenaz, barrera igo eta gora igo gara.Ez dago aparkatzeko leku asko, elurra kentzeko makinak egindako 5-6 kotxentzako lekua besterik.Aubert-eko refugio librean pasatu degu gaua.Oso egoera onean, mantak eta koltxoiak daude 15-20 pertsonak lo egiteko moduan.
Goizeko 6tan abiatu gara gorantza, Elur asko dago oraindikan, lakua izoztuta, berau pasatzeko eskiak motxilan hartu behar izan ditugu.
Elurmalutak Aubert-eko urtegia igarotzen, Ramougn-eko kresta aurrean
Presa pasa , eskiak jantzi eta gora. Lehenik Ramougn-eko kresta pasoa aurkitu eta berau igaroko dugu
Behin Ramoung-eko kresta gainditutakoan chausenque-ko bretxa eta Neiuvillie-ko gailurra ageriko zaizkigu
kresta pasata,Nouvillie eta Chausenque-ko bretxa begi bixtan.
Bretxa Chausenque-ra gerturatzen
Pixka bat aurrerago Neouvillie-ko gailurra begi bixtan ageriko zaigu, azken malda
Gailurra gertu
Azken trepadatxoa
Gailurreko argazkia,atzean Cap long lakua
Elurmalutak jauna
Vignemaleko pala ederra, beste batetarako aukera ederra.
Midi de Bigorre
Eskiak jantzi eta bera..
Ihada behean , pozik egindako igoerarekin
Eta orain badator udara.eguzkiaren beroak urtuko ditu guk hain pozik irristatu ditugun elurrak eta hauek bide emango diote aintzira eta errekei ,belardi berde gazteak sortu ditzaten.Bertan animaliak zein mendi ibiltariak udara gozo bat igaro dezaten.Berriro zuriz estali eta ekiatzaileon bixitak jaso harte. Laisterarte!!!!