BUTREAITZ ETA GORGOMENDI
2015eko Otsailaren 9an eginiko mendiko-eski ibilbidea.
. Hasi San Adrianetik eta Alonamendiraino, magina bat mendi ibilbide eginiko nahiz. Batetik etxetik gertu geratzen zaidalako, bestetik Arantzazuk eta Aitzkorriko mendizerrak beti eduki izan dutelako zerbait mistikoa-berezia neretzat. Bertako basoek, mengi gailurrek...beti liluratu izan naute. Eta are geiago mendiko-eskiaz gozatzeko aukera izaten badut.
| Aitzkorri ( ihazko argazkia) |
Aurtengo neguari iristea kostatu bazaio ere, gogotik bota du behin iritsi denean. Gure herritako bazter eta mendi guztiak ederki zuritu ditu. Ederra da bada etxetik gertu mendiko eskian ibiltzea.
![]() | |
| Butreaitzeko pala. |
Gaur izan dut horretarako aukera. Arantzazura gerturatu nahiz eta Butreaitzera igo. Jende asko ibili da eta aldapa guztia, guztiz apurtua dagoenez, malda nagusia hutzi eta Gomiztegi aldera jeitxi nahiz Alonamendiko magalaren bila. Hasieran goian kostra pixkak baina beheraxeago segituan, udaberriko elurra topatu dut.
![]() | |
| Aitzkorri Butreaitzetik. |
Malda hauetan ( Gomiztegi ) askoz ere jende gutxiago ibiltzen da. Narruak jantzi eta berriro gora, zuzenean Gogormendira igo nahiz baina oraingoan, Gomiztegiko aparkalekuraino jeisteko.Eskiak jantzita. Inguru honetako aldapek 300-400m tako pala garbiak eskeini ditzateke eta oso ingurune belartsua denez,ez du elur gehiegiren beharrik.
![]() | ||
| Butreaitz Gogormendiko gailurretik. |
Ea bada laiste beste elurte handi bat izaten degun, berriro beti ibili izan garen mendietan,eskiaz gozatzen jarraitu ahal izateko.



No hay comentarios:
Publicar un comentario