VALDEZCARAY
CABEZA PARDA ETA SAN LORENZO
2015 Otsaila
Lehenago egonda banengoen ere aurtengo neguan ari naiz ezagutzen, inguru honek eskeintzen dituen aukerak, mendiko eskia egiteko. Iparraldeko aurpegiko korridoreak, hego aurpegian udaberriko elurra, " la pala bonida".. Elurrez ondo estalia bada, Valdezcarayko mendiek aukera ematen dute iha edozein lekutatik igo zein jeixteko.,
Oraingoan Irungo Arkaitz lagunarekin inguratu naiz mendiko eskiko egun batetaz gozatzeko asmotan.
Elgoibarko peajean geratu gara goizeko zazpietan, bi ordu errepidez egin ondoren Valdezkarayko pixtetan aurkitzen gera egunari ekiteko prest.
Gure asmoa, lehenik Cabeza Pardako gailurrera igotzea da. Gero ekialdeko malda jeitxi eta hegoalderantza zeharkaldia eginez, San Lorenzoko hegoaldeko maldetara iristea, segidan bertatik gailurrera igotzeko. Behin gailurrean ibilbide bera kontrako norantzan egitea izango litzateke gure nahia. Baina azkenean hegoaldeko haize bortitzak eragotziko digu behin San Lorenzoko gailurrera igota Hegoaldera berriro jeixtea.
Azkenean egun pasa ederra egiteko aukera izan degu. Galurreko haize bortitzak gure ibilbidea baldintzatu izan arren, ikutu oso alpinoa eman dio egunari eta elur ederraz gozatzeko aukera izan degu Cabeza Pardako jetxieran.
| San Lorenzo ipar aurpegia Cabeza Pardako gailurretik |
Oraingoan Irungo Arkaitz lagunarekin inguratu naiz mendiko eskiko egun batetaz gozatzeko asmotan.
Elgoibarko peajean geratu gara goizeko zazpietan, bi ordu errepidez egin ondoren Valdezkarayko pixtetan aurkitzen gera egunari ekiteko prest.
| Aparkalekuan Alberto Inurrategi hadiarekin egin genuen topo |
Gure asmoa, lehenik Cabeza Pardako gailurrera igotzea da. Gero ekialdeko malda jeitxi eta hegoalderantza zeharkaldia eginez, San Lorenzoko hegoaldeko maldetara iristea, segidan bertatik gailurrera igotzeko. Behin gailurrean ibilbide bera kontrako norantzan egitea izango litzateke gure nahia. Baina azkenean hegoaldeko haize bortitzak eragotziko digu behin San Lorenzoko gailurrera igota Hegoaldera berriro jeixtea.
| San Lorenzotik Cabeza Parda. Egindako jetxiera. |
| Cabeza Pardatik jeitxi ostean, San Lorenzoko hego aurpegirantza egindako zeharkaldia. 30º-35º |
![]() |
| Hegoko lepora irteera, haize bortitza izango degu hemendik gailurrerarte. |
Azkenean egun pasa ederra egiteko aukera izan degu. Galurreko haize bortitzak gure ibilbidea baldintzatu izan arren, ikutu oso alpinoa eman dio egunari eta elur ederraz gozatzeko aukera izan degu Cabeza Pardako jetxieran.

No hay comentarios:
Publicar un comentario