martes, 23 de septiembre de 2014

frantziako itzulia 2014

PIRINEOETAN BTT



Beti gustatu izan zait , Frantziako itzulia telebistaz jarraitzea. Irudikatzen duzu zein gogorra bezain ederra izan behar duen, pirineotako mendateak bizikletaz igotzea. Gainera, telebistaz ikusita ematen du,  izugarrizko giroa egoten dela errepide bazterrean zaletuen artean.


  Horregatik oraingoan , aitzaki hontaz baliaturik, Eukeni nire adiskidearen laguntzaz, mendiko bizikletak autoan sartu eta pirineotara joan gara, bizikletan ibiliiaz utzulia ikustera.

PORTET-EKO LEPOA 

  1.Eguna
 Eukeniren C.express estreinatzeko aukera izango dugu gainera. Hiru egunetarako beharrezkoa den guztia kargatu, zerbezak barne, eta pirineo garaietara habiatu gara Bagneres de Bigorrera. 



Saint Lary Soulanetik irtengo gara errepidean gora le Pla d`Adetera igotzeko. Behin Ski estaziora iritsita, bidegurutzean ezkerrera jarraituko dugu ski pistetako bideak erabiliz Porteteko lepora igotzeko.


 Portet 2211m. Ikuspegi paregabea Neovilleko mendizerrara.


Goitikan ekialdera, Ouleko lakura jetxiko gera, ski pistak baliatuaz horretarako.


 Lakutik pista azkar batean behera errepidera jeitxi eta behin errepidean gerala, ordekan kilometro gutxi batzuk egitea geratuko zaigu berriro Saint Larira iristeko.






 

 

 

 ANCIZAN ETA ASPIN-eko LEPOAK

2.Eguna
   Saint lary soulanetik irten, hasieran errepidez eta gero mendi pista batean gora ancizaneko lepora iritsi arte.



 Han oraindikan gora jarraituko dugu, iada mendi bidean aurrera, Artigouko lakura eta handik Bouhouereseko gainera



zati hau ez guztiz txirrindagarria baino Tourmalet eta midi Bigorreko ikuspegiak ordainduko ditu egindako aleginak





                                                     Midi de Bigorre eta Tourmalet

 Gero jetxiera zirraragarria berriro errepidera jeisteko, arik eta Les Quatre viziauxeko kanpinera iritsi arte. Pixka bat aurrerago berriro errepidea hutzi eta pixta batean gora Beyredeko lepora igo eta handik mendi bidean aurrera, zeharkaldi bat egitea geratuko zaigu,  Aspineko lepoara iritsi arte.


                                                                   Aspin Lepoa



AZET-eko LEPOA

3.Eguna



 2014-ko Frantziako itzulia ikustera, Azet-eko lepora egindako igoera. Saint Lary Soulanetik irten eta errepidean gora igoera gogorra Ens herrira iritsi arte.




 Han iada, mendi pista zoragarri batean batean sartuko gara. Bide gora-beheratsu honek, pirineotako txoko ezkutuez gozatzeko aukera emango digularik.

Arbizon mendia eta Azet herria

 Behin Azeteko herrira iritsita, errepidean gora izen bereko lepora igoko gera.
3 

 
Atzean Arbizon eta Pla de Adeteko igoera. Erditik pixka bat ezkerretara Porteteko Lepoa.





 Lehen akdia pirineoetara mendi bizikletan ibiltzera joaten nintzela eta ez da izango azkena!!!!!!