jueves, 1 de mayo de 2014

MOUNICOT ETA TRACENS LEPOAK

LA GLERE-COUBOUS-AYGUES

 2014ko Apirilean egindako eski zeharkaldia.

 

 Aurten,  ihazko urtean bezala elur asko aurkitu dezakegu Pirineoetan Apirilean egonda ere. Beste behin ere Ertxin lagunarekin irten nahiz herritik Bareges ingurura, mendiko eskia egiteko asmoarekin.
 Lehen egunean nik Tourmaleteko pistetan eskiatu nuen, nere eski maila xumea hobetzeko asmoz. Eguerditik aurrera elurra oso sopatua bazegoen ere gustora ibili nintzen, urtebete baino geiago bai nengoen pistarik zapaldu gabe.





 Hurrengo egunean, goizean goiz, Turon Neouvillieko gailurra egiteko asmoarekin irten ginen Lienz-etik. Baino behin La Glere-ko aterpetxe parera iritsita, gero jeitxierakoan, Lienz-era iristeko naikoa elur ez zegoela ikusita eta Turonera lehen ere igo ginela jakinda,  itzulia aldatzea pentsatu genuen.
 Gure aukera, Mounicot-eko lepoa gainditu eta Coubous-eko bailarara jeixtea izan zen. Gero berriro larruak jantzi eta Tracens-eko lepora igo ostean Aigues-eko bailaratik itzuliaz, zeharkaldia amaitzeko.
 Azkenean zeharkaldi ederra eta erreza. Mendiko eskian aurrerapauso bat eman nahi duen hasiberrientzat gomendagarria.

Gps-a beti bezala gainean eraman nuen baina oraingoan argazki kamera etxean ahaztu zitzaidan .Argazkiak saretik jeitxi ditut.Hmen uzten dut track norbaiti baliagarria balitzaio.



No hay comentarios:

Publicar un comentario