domingo, 25 de mayo de 2014

ATXURIGAINA

IZARRAITZEKO MAGALEAN

 


 Azkenaldian geldirik egotea egokitu zait, izan dudan lan istripua dela medio. Beatz bat zauriturik eduki dut baina azkenean sendatu zait eta berriro eutsi diot hainbeste atsegin dudan jardunari, mendiko bizikletari.
 Oraingoan Roman adiskidea izan dut itzulian lagun.Goizean goiz ekin diogu jardunari, Berak Zestoatik irten du, nik Azkoitiatik eta Azpeitiko bidegorrian egin dugu topo biok. Gure asmoa izarraitzeko mendizerran bizikleta itzuli bat egitea da.



 Horretarako lehenik, bidegorriari jarraiki lasaora joango gara eta han Mallas taillerraren atzetik, Ondarbaso aldera igoko gara mendiko pixta gogor batean gora. Behin gainera iritsita zeharkaldi polit bat egingo dugu Goitxibarrera iritsiaz.Aittolako aparkalekura igo eta handik ibilbide gora-beratsuan Orandaingo lepora joango gara mendiko bide xidorrak erabiliaz.



  Segidan gure eguneko helburu nagusia igotzeari ekingo diogu, Atxuriko gaina. Igora dotorea da, zelaitikan pixta belartsu batean gora. Behin gailurrean izarraitzko mendizerraren ikuspegi paregabeaz gozatuko dugu.



Gailurretik Atxuria baserrirantz jetxiera zirraragarria izango dugu, behin baserri ingurura iritsita, eguneko bigarren gain esanguratsura igotzea geratuko zaigu, Otarreko antenara. Hau ere begiragune paregabea dugularik, bertatik kantauriko itsasoa ikusiko dugu eta eguraldiak lagundu ezkero baita Larrun mendia ere.
Besterik gabe itzulia amaitzeko jetxierako bideari ekingo diogu berriro Orandaingo lepora itzuli eta Otarreko taberntik bueltan Azkoitiara itzultzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario