TEBARRAI
2.Eguna
Bachimañako aterpetxean hartu genuen atzo ostatu eta oso gustora geratu gara, bai aterpeak eskeintzen dituen dutxa beroa, afari, gosari...zein bertako zaindariak eskenitako harretarekin. Berriro ere itzuliko gara zihur.Ondo gosaldu eta bidean jarri gara berriro.
Gaurko gure nahia "Ibones Azules" etatik igaroaz Infernuko lepoa gainditu eta Tebarraiko lepora gurutzatu ostean, izen bereko gailurra igotzea da. Gero Respumosoko aterpetxera jeixteko.
Bachimañako urtegia gurutzatu behar lehenik
"Ibones Azules" atzean hutzi eta Infernuko lepora igotzen
Infernuko lepoan, gaurko gure hurrengo helburua atzean Tebarraiko gailurra.
Infiernoko lepotik Tebarraiko lepora gurutzatzen, kontuz ibili beharreko lekua da.
Behin Tebarraiko lepora iritsi ondoren, eskiak bertan hutzi ditugu. Bukaerako arista zabalari hasieran elurra falta zaio eta iruditu zaigu ez duela merezi eskiak gora igotzea . kranpoiak eta pioletaren laguntzarekin gailurrera igo gara.
Bukareako arista erreza bada ere, hasieran igarobide estuxamarra pasa behar da.
Tebarrai gailurreko argazkia, behatoki paregabea
Gailurrean infernuko mendizerra atzean
Orain arte zeharkaldian zehar inor topatu ez badugu ere Tebarraiko gailurrean Valentziano talde batekin egin genuen topo. Txisteak eta umore ona. Segidan lepora jeitxi eta respumosoko aterpetxeraino jetxiera ederra geneukan "ibon de llana cantal" aldera. Eguzkiak gogor jotzen bazuen ere ipar ixuriko maldak udaberriko elur gozoa zeukaten guretzat gordeta.
Jetxierako une bat
" Aguas linpias" errekaraino jetxiko gara eta bertan larruak jantzi behar izan ditugu Respumosko aterpetxera igoera zigi-zagatsua egiteko. Bigarrengo etapa honetan lehenengoan baino gehiago gozatu dugu batetik gailurrak beti askoz gehiago janzten duelako ibilbidea eta bestetik jetxieran gozatu ahal izan dugulako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario