miércoles, 19 de marzo de 2014

BARRURA BEGIRAKO BIDAIA

 PEÑA ARAGON

3.EGUNA

 2014-03-19 Respumosoko aterpetxetik irten dugu goizean zeharkaldi honetako azken ibilbidea egiteko gogoz. Gaurkoan ere etapa ederra dugu aurrean. Lehenik "embalse de campo plano" zeharkatuko dugu ondoren Gran Fachako lakutik datorren erreka zuloari jarraiki, lakura iristeko. Jarraian  Fachako lepora igo eta azkenik Peña Aragon gailurra egiteko asmoa dugu.

Respumoso aterpetxetik irteten

Aterpetxetik irten eta segidan ekialdera egingo dugu. Lehenik muino txiki bat igo eta segidan "embalse de campo plano"-ra jeixteko. Beti ere ekialdeko noranzkoan ibiliaz. Leku zirraragarria benetan.

"Embalse de campo plano" zeharkatzen.

 Behin lakua zeharkatutakoan Facha-ko lakutik datorren erreka zuloari jarraituko diogu. Hasieran eremu erosoan aurrera eta pixkanaka malda gogortuz joango zaigu,  amaierako aldapa gogorra igo beharko dugularik. Lekua hau oso laiotza denez kutxilak eta kaskoa beharrezkoa izango ditugu.

 Behin Fatxako lakura iritsita izen bereko lepoa ikusiko dugu.Gure hurrengo helburua.

Lepoa gainditu ostean Iparrera egingo dugu, malda erosoak igoaz Pena Aragoneko gailurreraino.

Gailurrean. Facha-ko ikuspegi paregabea.

Balaitus

Cambales

 Gailurreko ikuspegiarekin ederki gozatu ostean, 1500m desnibela dugu aurrean jeixteko pont-espagneraino, hiru egunetako zeharkaldi paregabe honi añaiera emateko.
 Zeharkaldi honetan ulertu dut berriro zergatik daukadan behin eta berriro mendira joateko joera. Paraje ahuetako bakardadean, edertasunean topatzen naizelako neure beldurrekin, mugekin, naihekin... neure buruarekin. Eta mendiak erakusten didalako zeinen txikia zein ahuskorra izan naitekeen eta era berean zeinen handi beraien gailur garaiaetan ibiltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario