SOMPORT-LIZARA ESKI ZEHARKALDIA
2013/12/29- Somporten elkartu ginen Bixkiak, Ertxin eta Eneko lagunak, gabonetako irtera honen bigarren zatia gauzatzeko. Hainbat aukera aztertu ondoren Sonport-Lizara zeharkaldia egitea erabaki genuen.
Gure lenengo helburua Sansaneteko basotik hasi , Ibon de Estanesetik pasa eta Sarriosako bailaratik barrena Lizarako aterpetxera iristea izan zen.
Ezustekoa ederra ere tokatu zitzaigun eta kasualitatez Inaxio eta xuxu lagunekin topatzeko aukera izan genuen.
Expedizio osoa Sansaneteko basotik irteten.
Expedizio osoa Sansaneteko basotik irteten.
Taldea basotik irten eta Ibon de Estanes bidean
Lakura iristean Inaxio eta xuxuk buelta eman zuten, hauek egun pasa bai zetozen. Besteok ordea aurrera jarraitu genuen.
Estaneseko lakua atzean hutziaz.
Lakua atzean hutzi ondoren Sarrioseko bailarara nondikan sartu ahusnartuz.
Sarriosetako sarrera. Elur askotxo pillatuta. Badaezpada banaka egingo dugu aurrera.
Sarriotako bailarako sarrera. Benetan toki magikoa benetan.
Bailaran barrena igarotzen.
Behin bailara igaro eta gero, iada Bisaurin eta Secus aurrean, Plana Mistresa jeitxi eta Lizarako aterpetxeraino eskiada eder batez gozatzea bakarrik geratzen zitzaigun.
Lizarako aterpean indarberritu eta bertan pasa genuen gaua. Hauek izaten dira mendiko momenturik onenak.
Hurrengo egunean gure asmoa Bozoko lepoa gainditu, Aisako bailarara jeitxi eta Aspeko Bretxatik itzultzea zen hasiera batean. Eguraldi iragarpena ona bazen ere, egunsentiak bestelako aurpegi bat erakutsi zigun eta gauzak horrela etorrerako bide berdina egitea erabaki genuan itzultzeko ere.
Egunsentian, Lizarako aterpetik irteeran eguraldi txarra.
Odelkuako estalpea igarotzen laino artean.
Mistresako aranean elurra mara-mara hasi zitzaigun.
Taldea itzulia bukatu eta gero Sansaneteko basoan azken pausoak eman baino lehen.
Aupa ekipo
No hay comentarios:
Publicar un comentario