jueves, 27 de febrero de 2014

MIDI D´OSSAU

MIDI D´OSSOU ESKI ZEHARKALDIA

 2014/02/22- Mendiko eskian klasiko handi bat, horretxegatik hutziko digu aho sapore gozoa, klasikoak gutxitan nahigabetzen gaituztelako. Lagunarte ona, eguraldi iragarpena ere eta aurreko egunean 5-10zm elur eginberriak. Eski egun paregabea izateko osagai guztiak izan genituen.
 Portaleteko Aneuko aparkalekutik irten genuen. Elurra erruz.

 Lautadara jeitxi eta erreka gurutzatzeko bi zubi pasda ostean,col del Soum de Pombie igotzeari ekin genion.
Lepora iritxi eta gero eskuinaldera (E) jarraitu behar da, arik eta Pic de soum de Pombi-ko gailurrera irtsi harte. Guk ez genuen gailurrerarte igo, pixka bat lehenago, larruak kendu eta jeixtea erabaki genuen.

Col de Soum De Pombie maldak igotzen

 Behin lepora igo ostean, Tenako bailarako parageaz gozatzen

Larruak kendu eta behera, elur hautsa eguneko lehengo jetxierarako.

 Eguneko bigarrengo igoera Suzon-go lepoa. Midi handiaren azpialdean.

Suzon leporako maldak igotzen

 Suzon-go lepoan, bigarrenez larruak kendu eta eguneko bigarren jatxierari ekin genion.

Bigarren jetxiera luzea da, Bious Artigues-eraino  Lehenik pala eder bat jeitxiaz, beti ere ezker alderako joera hartuaz eta gero iada,basoan sartuko gera, ahaliketa altuera gutxien galduaz lautadatxo garbi batetara iritxi harte ( col long de magnabaigt). Hemen berriro malda egonkortuko da, basoko pixta batean bera Bious Artigues-eraino jeitxi arte. Leku paregabea, zerbait jan, urez hornitu eta indarberritzeko.

Errekatik ura hartzen

  Hemen erreka bazterretik doan bideri jarraituko diogu ahalik eta basotik irten eta lautadara iritxi arte.
  Bious Artigues-eko lautadara iristen.

 Lautadaren amaieran ibilbidea laburtzeko aukera dago. Guk erabaki hori hartu genuen eta Peyreget-eko lakura doan udarako bideari jarraitu genion. Ibilbide oso maldatsua eta ezatsegina zuhertatu zitzaigun ordea, Beste aukera bat lautadaren amaieran aurkitzen den , zuhaitzik gabeko kanal batean gora igoaz laburtzea litzateke.
 Bestela laburbidea hartzea ez bada erabakitzen, itzuliak Lous Quebottes etxoletaraino jarraitzen du. Hemen mendebalderantza joaz Peña de Peygereten azpitik pazeaz, L´iou-ko lepora eramango gaituelarik.

 Peyreget-eko lakutik azken lepora igotzen. Col de L´iou
 
 Eta hemendik azken jetxiera kotxera. Azkenean eguna amaitzerako 1500m desnibel eta iha 8 ordutako ibilbidea sue4rtatu zitzaigun. Itzuli ederra bezain luzea. Gero indarberritzeko gure adiskide Romanek egindako babarrun goxo batzuk jan genituen. Elur hautsa bezain goxoak! UUUUMMMMHHHH!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario